5 URTE BETE DITUGU!

Cristóbal Balenciaga Museoak jarduera-egitarau berezi batekin ospatuko du bere bosgarren urteurrena.

GAU IREKIA

Ekainaren 11n, erakusketak gauez bisitatzeko aukera izango da, Donostiako PADDAM duetoaren zuzeneko musikaz lagunduta. 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetako Frantziako errepertorioko klasikoak interpretatuko dituzte.

Ekimen honen bitartez, hainbat lengoaia eta diziplina artistikok bat egingo dute museoan, eta bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatu ahal izango dute eraikinaz eta bertako bildumez.

Sarrera doan izango da 21:00etatik 00:00etara.

Kafetegia eta denda irekita egongo da.

Informazio gehiagorako:

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

T.  943 00 88 40

 

BISITA PROGRAMATUAK

Ekainaren 11n eta 12an, erakusketetarako bisitaldi gidatuen kopurua handiagoa izango da, eta sarreren prezioan egongo dira sartua. Bisitariek izena eman beharko dute museoko harrera-lekuan, bisita hasi baino ordubete lehenago, eta taldeko plaza guztiak bete arte (gehienez 20 lagun).

Larunbata, ekainaren 11

11.00 Gaztelaniaz

12.30 Euskaraz

17.00 Gaztelaniaz

17.30 Euskaraz

Igandea, ekainaren 12a

11.00 Euskaraz

12.30 Gaztelaniaz

17.00 Euskaraz

17.30 Gaztelaniaz

Informazio gehiagorako:

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

T.  943 00 88 40

 

FAMILIENTZAKO TAILERRA

Lautik bolumenera

Data: Ekainaren 12a.

Ordutegia: 11:00-13:30.

Nori zuzenduta: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele-bitan.

Prezioa: 5€ umeek eta 7€ helduek.

IrakasleaLA CASA DEL VACÍO.

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.

Jarduera honen helburua Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma-eta geometría-kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Informazio gehiago eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T.  943 00 88 40