JOSKINTZA IBILBIDEA: ERTAINA

Erdi-mailako formakuntza hau, jantzigintzako ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du ardatz.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, zuzeneko online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.

IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAK

Egutegia: 2023ko urtarrilaren 30etik otsailaren 19ra. Aurreikusitako dedikazioa, 32 ordu.

Ordutegia: Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du jarduerari eskaini beharreko denboraren estimazioaren arabera antolatzeko ordutegia, betiere, modulu bakoitzerako finkatutako daten barruan. Tutoretzako saioak, bestalde, astelehen eta ostegunetan izango dira, arratsaldez (Espainiako ordua), eta ordubeteko iraupena izango dute.

Nori zuzenduta: Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan trebatzeko interesa duen edonor. Bereziki, Museoak antolatutako jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa aurretik burutu duten eta horietan sakontzen jarraitu nahi duten pertsonentzat.

Baldintzak: Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza ez den arren, ibilbide honen hastapen-mailako ikastaroa bete izana baietsiko da.

Izen-ematea: Izena emateko epea zabalik izango da ikastaroa argitaratzen den egunetik urtarrilaren 15era (egun hori barne, 23:59ak arte), eta izena emateko online formularioa bete behar dute interesdunek. Curriculum vitaea aurkeztu behar da, modaren esparruko prestakuntzaren eta esperientziaren berri emanez, baita interesdunaren motibazioari buruzko gutun bat ere, aditzera emanez jardueran parte hartzeko duen interesa eta haren edukiarekiko duen lotura. Osorik aurkezten ez diren eta epez kanpo aurkezten diren eskariak ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaileen kopurua: 30 lagunek parte hartu ahal izango dute jardueran, gehienez. Parte-hartzaileak aukeratzeko, eskatutako dokumentazioa hartuko da oinarri, eta urtarrilaren 18tik aurrera jakinaraziko da plazen esleipena.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa. 325 euro.

Prezioak materialak eta hauek penintsulara bidaltzea barne hartzen ditu, ariketak egiteko ezinbestekoak. Beharrezkoen sorta bat prestatuko du Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat, artilezko ehunarekin eta artehunarekin, barne dela patroia ere; material sorta hori adierazitako helbidera igorriko zaie parte-hartzaileei, prestakuntza hasiera data baino lehen.

Penintsulatik kanpo bizi diren parte-hartzaileek, matrikulaz gain, bidalketaren kostua ere beren gain hartu beharko dute, destinoaren arabera. Hona hemen kostu osagarri horiek:

Balearrak 16,00 euro
Kanariak 28,00 euro
EB (1. gunea: Portugal) 19,00 euro
EB (2. eta 3. eremuak: Frantzia eta Italia) 32,00 euro

Zerrendatik kanpo EBko eremuetan bizi diren parte-hartzaileek, eta, era berean, EBtik kanpo bizi diren pertsonek, Museoak irizpideak eta betekizunak emango dizkie beren herrialdeetan beharrezko generoa eskuratu ahal izateko, eta, kasu horretan, matrikularen kostua 305 eurokoa izango da.

Bestalde, parte-hartzaileek josteko oinarrizko lanabesak eduki beharko dituzte (jostorratzak, orratz burudunak, zinta metrikoa, marka-harria, etab.), baita eskuadra, josteko makina, lisaburdina, lisatzeko zapia, lisatzeko kuxina, eta manikia ere, eta ordenagailua edo/eta Tableta, eta Interneteko konexioa, ikus-entzunezkoak ikusteko eta online tutoretzak egiteko.

PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA.

Parte-hartzaileen gutxieneko kopururik lortzen ez bada, jarduera bertan behera gelditzen dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko da, hala dagokion kasuetan.

Amaitzean, jardueran parte hartu izanaren egiaztagiria emango da.

Harremanetarako: Tel. 943 00 47 77 / @. info@fbalenciaga.com

Babeslea:

Balenciaga

PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.