Goi -Mailako joskintzako tekniketara hurbilduz

Eskola magistralak goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Eskola magistralak goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du. Saio guztiekin batera, Balenciaga etxeetan erabilitako joskintza-metodo zehatzen erakustaldia egingo da, eta, parte-hartzaileek horien inguruko gaitasun praktikoak izan ditzaten, eredu bat lantzea proposatuko da, hain zuzen, japoniar mahukako quadrillé jaka bat, Museoaren bildumako 1966. urteko eredu batean oinarritutakoa; lan horretan, joskintzako eta lisaketako zenbait teknika aplikatu beharko dira.

Irakaslea: Javier Martín. Gaur egun, DELPOZO marka espainiarrerako egiten du lan. Bertan, bildumaren zati baten bolumenak modelatu eta garatzen ditu, eta nazioartean sona duten luxuzko prêt-à-porter jantziak egiten ditu.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta Patroigintzako eta Joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta Goi-mailako Joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko erdi-mailako ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte.

Datak: 2019ko Irailaren 27tik 29ra (20 ordu guztira).

Ordutegia: Ostirala, 15:00-19:00 Larunbata, igandea 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Inskripzioa: Inskripzioak irekita egongo dira eskola magistrala argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 18ra arte (azken hori barne). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Era berean, modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 20 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen lehenengo aukeraketa egingo da, eta uztailaren 26etik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Eskola magistrala gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 195 euro. Prezioaren barruan, materialak ere badaude.

Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea.

Harremanetarako: 

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Kolaboratzaileak: 

PROGRAMA DESKARGATU