JOSKINTZA IBILBIDEA: HASTAPEN MAILA

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko joskintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

Datak: 2021ko irailaren 10etik 12ra.

Ordutegiak: Irailaren 10a, ostirala, 15:00 – 19:00 / Irailaren 11, larunbata, eta irailaren 12a, igandea, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu
beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Izen-emateak: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroaren argitaratzen den
egunetik hasi eta uztailaren 26ra arte (azken hori barne, 14:00). Interesdunek online
dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen
trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako
dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 29tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Irakaslea: Javier Martín. Prestakuntza-urteetan, Carmen eta Emilia Carriches ezagutu
zituen. Bi emakume horiek hiriburuko EISA tailerreko langileak ziren, baita tailerreko buru Felisa Irigoyenen eskuineko eskuak ere. Bi emakume horiengandik Getariako moda-sortzailearen joskintza-teknika espezifikoak ikasi zituen eta, ondoren, bere diseinuak zehaztu dituzten bolumenen eraikuntzari buruzko ezagutza ere jaso zuen. 2015. urteaz geroztik Cristóbal Balenciaga Museoaren hezkuntza programan parte hartzen du, Balenciaga Etxeko tailerretan erabilitako joskintza teknikak bildu eta helaraziz.

Prezioa: 265 euro.

Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko
osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko.

PLAZA MUGATUAK.

IZEN-EMATE BEHARREZKOA DA.


Harremanetarako:
Tel.: 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga.com


Laguntzaileak:
KUTXA KULTUR MODA
ALFA HOGAR

BalenciagaBalenciaga

programa

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.