Goi -Mailako joskintza tekniken hastapenak

Ikastaro honek goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko joskintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.

Irakaslea: Javier Martín. 

Parte-hartzaileak: : Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Datak: 2022ko irailaren 16tik 18ra

Ordutegia: Irailaren, 16a, ostirala, 15:00-19:00 / Irailaren 17, larunbata, eta Irailaren, 18a, Larunbata, igandea 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroa argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 22arte (azken hori barne, 14:00). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Era berean, modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko. 

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen lehenengo aukeraketa egingo da, eta uztailaren 26tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 265 euro. 

Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat beharrezkoa den materialaren kit bat izango du: artilea, artehuna eta forrua. Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab.) ekarri beharko dituzte.

Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea.

Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie.

Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da.

Harremanetarako: 

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Kolaboratzaileak: 

PROGRAMA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.