Fantasia ibilbidea: sakontze maila

Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko lehen ikastaroa aurkezten du.

Prestakuntza honek bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate-teknika guztiei, hala nola hausketak egitea, eta organtzak, guatinak eta itxiturak jartzea. 

Datak: 2021eko uztailaren 19tik 23ra.

Ordutegiak: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera. 

Honakoei zuzendua: Modaren Diseinua, Patroigintza eta/edo Jantzigintzako tituludunak, modaren arloko profesionalak, eta fantasiazko goi-mailako joskintzaren teknikak sakonago ezagutu nahi dituzten guztiak. Bereziki egokia da aurretik fantasiazko goi-mailako joskintza-tekniken hastapen-ikastaroa, museoak antolatutakoa, egin dutenentzat.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroa argitaratzen den egunetik hasi eta maiatzaren 30era arte (azken hori barne, 23:59). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute, eta modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar dute curriculum vitaean. Motibazio-gutuna ere aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaileen kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta ekainaren 4tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Gaztelania.

Irakaslea: Javier Martín.

Prezioa: 445 euro.

PLAZA MUGATUAK.

IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA.

Harremanetarako:

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Kolaboratzaileak:

Kutxa Kultur Moda ALFA Gutermann

Programa deskargatu

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.