Oihalen diseinuko eta estanpazio digitaleko tailerra

Jarduera teoriko-praktiko honek pattern designera hurbiltzea proposatzen du. 

Errepikapeneko patroi grafiko bat sortzeko tekniketara eta gaur egungo tresna digitalek eskaintzen dituzten aukeretara hurbilketa egingo da tailerraren atal teorikoan. Alderdi praktikoaren helburua, aldiz, diseinu pertsonaleko proiektu bat osatzea izango da, hasierako ideiatik edo zirriborrotik hasi eta ongi ekoitzi ahal izateko ezinbestekoa den rapport eta diseinuaren zehaztapeneraino. Parte-hartzaile bakoitzak patroi bat egin beharko du, eta digitalki inprimatutako oihal bateko metro lineal batean jasoko du bere diseinua. 

Datak: Larunbatero, 2019ko maiatzaren 4tik ekainaren 22ra.

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (2 saio) + Kutxa Kultur Moda Tabakalera (6 saio)

Ordutegia: Saio guztiak 10:00etatik 14:00etara izango dira.

Hizkuntza: Gaztelania.

Irakaslea: Malús Arbide 

Nori zuzendua: Oihalen diseinu eta estanpazio digitala ikasteko interesa duten pertsonei zuzendua da jarduera hau.

Baldintzak: Parte-hartzaileek oinarrizko ezagutzak eduki beharko dituzte, gutxienez, lan tresna gisa erabiliko den programatako batean: PhotoShop eta/edo Illustrator. Parte-hartzaileek, halaber, ordenagailu bat eduki beharko dute, eta baita aipatutako programa horietako bat ere, gutxienez.

Prezioa: 190 euro. Prezioaren barruan sartzen dira materialak eta egindako diseinu edo proiektua estanpatuko den metro bat oihal, jarduera amaitzean emango dena eta parte-hartzaileko, gutxi gorabehera, 45 euroko balioa duena.

Izen-emateak: Izena eman ahal izango da jarduera argitaratzen den egunetik hasi eta apirilaren 26ra arte, hori barne, edo, bestela, eskainitako plazak amaitu arte. 20 plaza eskainiko dira, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Interesdunek, izena online emateko, Museoaren inprimakia bete beharko dute edo mezu elektroniko bat bidali didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera.

Ez bada parte-hartzaileen gutxieneko kopurua lortzen, jarduera bertan behera utziko dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko da, hala dagokionean.

Jardueraren amaieran, parte-hartzeari dagokion ziurtagiria emango da.

 

Harremanetarako:

Tel. 943 00 88 40

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

 

LAGUNTZAILEAK

Balenciaga Balenciaga

 

PROGRAMA DESKARGATU