Txapela buruan eta... ibili museoan!

Jarduera honetan, feltroa lantzeko metodoen ezaugarri nagusiak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Malgutasun handiko materiala da feltroa, eta askotariko forma eta bolumeneko burukoak egiteko erabiltzen da.

Familiek elkarrekin lan egitea eta dibertitzea ahalbidetuko duen ariketa parte-hartzaile baten bitartez, familiako txikienek txapel bat egingo dute; izan ere, txapela hainbat eta hainbat aldiz berrinterpretatu izan da modaren munduan, bai eta Cristóbal Balenciagaren produkzioan ere.

Nori zuzenduta: 9 eta 15 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Data: Azaroaren 17a (ele bitan).

Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara.

Prezioa: 7 euro helduek eta 5 euro umeek.

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea azaroaren 14ra egongo da zabalik, edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta eguna aldatzeko edo, hala dagokionean, ordaindutakoa berriro jasotzeko aukera izango dute. Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez jakinarazi lagun-zenbakia deskontua aplikatu ahal izateko.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.