TEILATUAK

Jarduera honek eraikinen eta buruen estalduran jarriko du arreta. Cristobal Balenciagaren burukoak eta kapelak adierazten dituzten formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, kapela-teilatu proposamen berri eta askotarikoak egitea proposatuko zaie familia parte-hartzaileei.

Data: Abenduak 19.

Ordutegia: 11:00-13:00.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).

Prezioa: 7€ helduek eta 5€ umeek.

 

Noren eskutik: Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushausek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, abenduak 16 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Gehieneko kopurua 5 familia-unitate izango da, eta 20 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.

Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.