Shibori teknikaren artea

Tailer honetan, parte-hartzaileek Shibori metodo harrigarri bezain entretenigarriarekin esperimentatuko dute. Ehunak tindatzeko antzinako teknika bat da, japoniarra, diseinu paregabeak eta errepikaezinak sortzeko erabilia. Ehun eremu batzuk konprimatzean datza, esate baterako, oihala kiribilduz, lotuz edo tolestuz, horretarako, egur-blokeak, sokak, pintzak edo bestelako objektu batzuk erabilita. Ekin lanari!

Data: Urriak 25.

Ordutegia: 11:00-13:00.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: 7 € helduek eta 5 € umeek.

Irakaslea: Virginia Ameztoy Montenegro artistak emango du tailerra. Diseinuan, Ehunen Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatua da, Londresko Middlesex Unibertsitatean.

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte egongo da zabalik (urriak 22), edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Talde eta data bakoitzeko gehieneko kopurua 2-3 familia-unitate izango da, eta 10 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.

Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.