
NATURA BURUAN
“Balenciaga. Kapelaren dotorezia” aldi baterako erakusketaren testuinguruan, eta sortzailearen buruko proposamenek adieratzen dituzten formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, tailer honek elementu naturalez apaindutako burukoa egitea proposatzen du, hala nola hostoak, haziak eta lumak, besteak beste.
Data: Maiatzak 8.
Ordutegia: 11:00-13:00.
Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 7€ pertsonako.
Noren eskutik: Virginia Ameztoy Montenegro artistak emango du tailerra. Diseinuan, Ehunen Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatua da, Londresko Middlesex Unibertsitatean.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, maiatzak 5 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku kopuruak betetzen badira.
Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.
Gehieneko kopurua 5 familia-unitate izango da, eta 20 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.
Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.