Moda eta elektronika sortzailea

Modari aplikaturiko teknologiari buruzko tailer honen helburua elektronikako oinarrizko jakintzak eskaintzea izango da. Parte-hartzaileek zirkuitu bat eraikitzen ikasiko dute, material berriekin esperimentatuko dute eta elektronikaren diziplina ehunetan txertatzeak eskaintzen dituen sormen-aukerak arakatuko dituzte.

Data: Maiatzak 30.

Ordutegia: 11:15-12:30.

Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Euskaraz. 

Prezioa: 7€ helduek eta 5€ umeek. 

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostiralera arte, maiatzak 28, egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. 

Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Gehieneko kopurua 5 familia-unitate izango da, eta 16 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.

Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.