Esploratu

Ekimen honen xedea da “Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea” erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta familia parte-hartzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira. Parte hartzeko prest?

Data: Apirilaren 14a.

Ordutegia: 11:00-13:00.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: Doan

Irakaslea: LA CASA DEL VACÍO Donostiako arkitektura-estudio bat da. Umeei eta gazteei arkitektura irakasten aitzindaria izan den Finlandiako Arkki eskolaren ereduari jarraiki, arkitekturari eta beste diziplina artistiko buruzko laborategiak sortzen espezializatu da. Egun, urteko laborategiak ematen ditu hainbat ikastetxetan, kultura-etxetan eta museotan eta bere instalazioetan.

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte egongo da zabalik (apirilaren 11a), edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta eguna aldatzeko edo, hala dagokionean, ordaindutakoa berriro jasotzeko aukera izango dute.

Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.