Erritmoa eta geometria Balenciagarengan

Familientzako jarduera honek musika eta arkitekturako laborategi bat proposatzen du, Cristóbal Balenciagaren obra oinarri hartuta.

Jardueraren nahia da Cristóbal Balenciagaren sorkuntzetan nabari diren forma eta geometria kontzeptuak (triangelua, karratua, zirkulua) adieraztea. Ikasleek irudi geometriko horiek marraztuko dituzte zuzeneko musika entzunez, eta, ondoren, marrazkiak hiru dimentsiora igaroko dituzte.

Irudiak eraiki ondoren, oihal zuri batean proiektatuko dira, argi eta itzalen mundu bat sortuz. Arkitekto batek eta musikari batek emango dute lantegia.

Data: urriak 20

Ordutegia: 12:00-13:30.

Hartzaileak: 4 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiak.

Hizkuntza: elebiduna (euskara/gaztelania).

Zenbatekoa: 5 € haurrek eta 7 € helduek.

Arduraduna: LA CASA DEL VACÍO

La casa del vacío arte- eta arkitektura-eskola bat da; programazioak sortzen ditu eta ikasturtean zehar klaseak ematen ditu eskoletan, kultura-guneetan, museoetan eta beste erakunde batzuetan. Arkitekturako kontzeptuak lantzen dira, hala nola hiru dimentsioak, planotik bolumenera igarotzea edo geometriaren erabilera. Haurrentzako, familientzako, gazteentzako eta helduentzako jarduerak izaten dira. Klase hauetako arkitekto arduradunek prozesu osoan zehar laguntzen dute, eta tresnak eskaintzen dituzte partaideek beraien kabuz eta beraien gaitasunen arabera landu ahal izateko. Arkitekturako lantegiak ideien laborategi modukoak dira, eta saioa/akatsa prozeduraren bidez lortzen dira emaitzak. Birziklatutako materialak erabiltzen dira, inguru jasangarria sustatzeko eta jarduerarekin lantegitik kanpo jarraitzeko aukera izateko.

https://www.lacasadelvacio.net

Plaza mugatuak. Izena ematea derrigorrezkoa da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

Tel. 943 00 88 40

Izena emateko aukera egongo da jardueraren aurreko igandera arte (urriak 19). Gutxieneko partaide kopururik izaten ez bada, jarduera bertan behera geratu dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei; horrelakorik gertatuz gero, beste data batean egiteko aukera eskainiko zaie edo dirua itzuliko zaie.

Jardueraren zenbatekoan sartzen dira materialak eta Museoko sarrera. Museoko lagunek %10eko deskontua izango dute. Lagun-zenbakia eman behar da erreserba egitean, deskontua egin ahal izateko.

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.