Ehun-serigrafia

Ekimen honek arreta jarriko du Balenciagak oihal estanpatuekiko zuen gustuan, eta parte-hartzaileei serigrafiaren hastapenak erakutsiko dizkie, eskuzko oihal-estanpazioaren metodo gisa. Familiek pantaila bat manipulatuko dute, eta euren diseinua sortu eta estanpatuko dute. Prest al zaude irudimena aske uzteko?

 

Data: Ekainaren 16a.

Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara.

Nori zuzenduta: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: 7 euro helduek eta 5 euro umeek.

Irakaslea: Virginia Ameztoy Montenegro artistak emango du tailerra. Diseinuan, Ehunen Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatua da, Londresko Middlesex Unibertsitatean.

 

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte egongo da zabalik (ekainaren 13a), edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta eguna aldatzeko edo, hala dagokionean, ordaindutakoa berriro jasotzeko aukera izango dute.

Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

 

 

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.