DANTZ(H)ARIAK

Abiapuntua Cristóbal Balenciagaren iruditegia da haurrentzako proposamen honetan eta gorputzak, tela, ehun eta arropen bidez mugimenduarekin duen erlazioa esploratzen da bertan,.

Dantz(h)ariak, Kunarte/Paraiso Antzerkia eta Dantzaz sinatutako azken prosukzioak, Cristóbal Balenciga Museoaren sosotenguarekin, familientzako ikuskizuna eta tailerra proposatzen du.

Gorputza, jantzia eta airea. Hiru elementu hauen batura perfektuaz osatzen da armonia" zihoen Balenciagak. Dantzaz eta Paraiso Antzerkiak "bizitza duen lehen espazioa jantzia da" leloari jarraitzen zion euskal modista finaren lana berrinterpretatzeari jardun diote, haren kontzeptu iraultzailea eta gorputz eta jantziaren artean sortzen den arintasun eta hutsunearekiko zuen lilura oholtza gainera eramanez.

Sormen prozesuan Jone Amezaga del Frago eta Miren Lizeaga Gonzalez dantzari eta sortzaile gipuzkoarrak bateratu ditu, Paraiso Antzerkia-KunArte eta Dantzazen aholkupean. Ikusle txikiak mundu poetiko eta sentsible batean murgilduko ditu eszenak; gorputz, aire, jantzi eta ehundura bitartez. Honetaz gain, Dantz(h)ariak ikuskizun ohiko batetik haratago doa, mediazio programa eta ekintza komunitarioa dakartza bere baitan, familia eta ikusle txikienei zuzendua.

Dantza + Tailerra

Data: Urriaren 27a.

Ordutegia: 11:00-12:00

Publikoa: 1 eta 4 urte bitarteko haurrak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan (euskara/gaztelania).

Prezioa: 5 € umeek eta 7 € helduek.

Ekoizleak: Kunarte/Teatro Paraíso eta Dantzaz.

www.teatroparaiso.com

www.dantzaz.eus

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea tailerraren aurreko ostiralera arte egongo da zabalik (urriaren 25a). Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei. 

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.