
BARNEALDEAK
Tailer honetan Cristóbal Balenciagaren silueta bereizgarrien antzekoak diren paperezko maketa txikiz osatutako bilduma bat sortzea proposatzen da. Origami teknikaren bidez egindako modelo fisiko-eskematikook jostunaren ekoizpenaren adierazgarri dira, eta patroi geometriko sinpleak, tolestura ausartak eta barnealde harrigarriak ezkutatzen dituzte.
MUSEOA FAMILIAN PROGRAMA
IZENBURUA: BARNEALDEAK
Data: Urriaren 1a.
Ordutegia: 11:15-13:15.
Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 7€ pertsonako.
Tailer honetan Cristóbal Balenciagaren silueta bereizgarrien antzekoak diren paperezko maketa txikiz osatutako bilduma bat sortzea proposatzen da. Origami teknikaren bidez egindako modelo fisiko-eskematikook jostunaren ekoizpenaren adierazgarri dira, eta patroi geometriko sinpleak, tolestura ausartak eta barnealde harrigarriak ezkutatzen dituzte.
Noren eskutik: Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushausek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, irailak 28 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.
Museoaren Lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.
Gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 adin-txikikotara mugatuko da, heldu batek edo bik lagunduta.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.