
Balenciaga familian
Ekimen honen xedea da "Moda eta Ondarea. Cristóbal" erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta familia parte-hatzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira. Parte hartzeko prest?
Data: Abenduak 26.
Ordutegia: 11:00-13:00
Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak.
Hizkuntza: Ele bitan.
Prezioa: 7 euro helduek 5 umeek
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea abenduren 24ra arte egongo da zabalik, edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.
Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.
Talde eta data bakoitzeko gehieneko kopurua 1-2 familia-unitate izango da, eta 6 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.
Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.