Balenciaga familian

Ekimen honen xedea da "Moda eta Ondarea. Cristóbal" erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta familia parte-hatzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira. Parte hartzeko prest?

Data: Abuztuak 8/9 eta 22/23.

Ordutegia: 11:00-12:15.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: 7€ helduek eta 5€ umeek.

Cristóbal Balenciaga Museoak jarduerak proposatzen ditu 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat, modara eta jantzien mundura oro har gerturatzeko asmoz. Ekimenon helburua museoa espazio ireki, atsegin eta parte-hartzaile bihurtzea da, ikasteko eta ondo pasatzeko baliagarriak diren esperientzien bidez.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostiralera arte egongo da zabalik (abuztuaren 7 edo 21ra arte), edota azken egun hori baino lehenagora arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Talde eta data bakoitzeko gehieneko kopurua 2-3 familia-unitate izango da, eta 10 parte-hartzailetara mugatuko da guztira.

Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.

Kolaboratzailea

Kutxa Fundazioa

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.