
LUTHERIA, BIRZIKLAPENA ETA MUSIKA-SORKUNTZA
Santa Zezilia, Musikaren eta musikarien zaindariaren eguna dela eta, tailer honek material birziklatuekin edota egunero erabiltzen diren materialekin musika-tresnak sortzea proposatzen du. Jatorrizko instrumentuetan eta haien familietan oinarrituta -aerofonoak, mintzofonoak, idiofonoak edo kordofonoak-, haien ezaugarri eta printzipio akustikoetan sakonduko da, eta, aldi berean, irudimena, esperimentazioa eta ingurumen-kontzientzia landuko dira.
MUSEOA FAMILIAN PROGRAMA
Izenburua: LUTHERIA, BIRZIKLAPENA ETA MUSIKA-SORKUNTZA
Data: Azaroaren 26a.
Ordutegia: 11:30-13:00.
Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.
Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).
Prezioa: 7€ pertsonako.
Santa Zezilia, Musikaren eta musikarien zaindariaren eguna dela eta, tailer honek material birziklatuekin edota egunero erabiltzen diren materialekin musika-tresnak sortzea proposatzen du. Jatorrizko instrumentuetan eta haien familietan oinarrituta -aerofonoak, mintzofonoak, idiofonoak edo kordofonoak-, haien ezaugarri eta printzipio akustikoetan sakonduko da, eta, aldi berean, irudimena, esperimentazioa eta ingurumen-kontzientzia landuko dira.
Noren eskutik: Jon Urrutia musikariak 2017an sortua, Trakamatraka musika-sorkuntzan bide alternatiboak etengabe bilatzen dituen konpainia da. Musika formakuntza eta ikuskizun fresko eta originalak eskaintzen ditu, sormena eta inguratzen gaituen munduari buruzko gogoeta bultzatzen dutenak.
Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.
Informazioa eta erreserbak:
@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
T. 943 00 88 40
Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, azaroak 23 (14:00ak arte), egongo da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.
Museoaren Lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.
Gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 adin-txikikotara mugatuko da, heldu batek edo bik lagunduta.
Izena eman
Izena emateko formularioa
Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.