Lehen Hezkuntza

Miaketari eta esperimentazioari esker, Lehen Hezkuntzako jardueretan Museoko bildumei lotuta dauden ikasgaietan sakonduko da, eta ikasleak trebatuko dira.

Oficios textiles

Lehen Hezkuntza

EHUN-OFIZIOAK

Jarduera honek jantzigintzaren artea eta ogibidea ezagutarazi nahi ditu. Ikasleek jantziak sortzeko ogibide eta ardura nagusiak identifikatu eta ikasiko dituzte, eta, orobat, baita haietan erabilitako artisautzako prozesuak ere. Tailerrean, parte-hartzaileek kamiseta bat pertsonalizatuko dute, koloreekin, formekin eta ehundurekin jolastuz.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra.
120'

2 LH BZ Esperimentu kromatikoak-Experimentos cromaticos EP SC I

Lehen Hezkuntza

KOLORE ETA TINDAGAI NATURALAK

Ekimen honetan kolorea landuko da. Kolore primarioak zein diren eta kolore osagarriak nola lortzen diren ikasiko dute ikasleek. Nola ematen zaie kolorea oihalei? Zer material erabiltzen dira horretarako? Parte-hartzaileek tindatzeko landareak, animaliak eta bestelako baliabide naturalak identifikatu eta sailkatuko dituzte, tindatze-praktikak gauzatuko dituzte eta, hala, oihalen lagin kromatikoa sortuko dute.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILA 
Erakusketara bisita eta tailerra 
120'

 

¡Sigue el hilo!

Lehen Hezkuntza

HARIA JARRAITU!

Nola lortzen da haria? Nola egiten da ehuna? Zer tresna erabiltzen dira ehuna egiteko?
Ehun-zuntzen jatorria deskubritu ahal izango dute ikasleek, bai eta ehunak egiteko prozesua bera ere. Ehungailu bat erabilita oinarrizko oihala egingo dute, halaber, ikasleek.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILA 
Erakusketara bisita eta tailerra
120'

Niños de recurso II

Lehen Hezkuntza

SILUETA (U)TOPIKOAK

BERRIA 

Ekimenean, siluetaren esanahian sakonduko da, estalgarri dituen jantzien bidez gorputzak izaten dituen aldaketak hautemateko. Jantziak gorputz-formetan egiten dituen ekintzak zein diren jakin, haien esanahiak igarri, eta ondorio horietarako ehunek dituzten ezaugarriak bereizi: horra jarduerak izango dituen esperientzietako batzuk. Ibilbidea osatzeko, tailer bat egingo da, eta, bertan, ikasleek silueta berriak egingo dituzte, surrealistek asmatu zuten eta Ondorioak denbora-pasa oinarritzat duen metodo berezia erabiliz.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra 
120'