

KUSTOMIZATU ETA BIRZIKLATU
Jardueraren helburua naturaren mugekin bat datozen bizitzeko eta garatzeko moduak izateko beharrari buruz kontzientziatzea da. Bisitaldian, modako jardunbide jasangarriei buruzko hausnarketak bilatuko dira, eta tailerrean ikasleek jantziak sortuko dituzte kustomizatzeko metodo errazekin eta oihal birziklatuekin.
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
120'

LAUTIK BOLUMENERA
Jarduera honen helburua Getariako moda-sortzailearen sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak irakastea da. Ikasleek gorputzera egokitzen diren hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte, hainbat figura geometriko bi dimentsiotan patroi batean marraztu eta buruketa erraz batzuk egin ondoren.
La Casa del Vacío-rekin elkarlanean diseinatutako jarduera
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra.
135'

MODA, DENBORAREN MAKINA
Jazteko moduak eta modak izandako bilakaera izango da jardueraren ardatza. Janzkeran izandako aldaketak eta horiek gertakari historiko, ekonomiko eta sozial jakin batzuekin lotuko dira.Iraganeko eta gaur egungo emakume-janzkeren arteko antza eta aldea aztertuko dute parte-hartzaileek eta, gero, lantegian, beren diseinu propioa sortuko dute.
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
120 '

Moda eta elektronika sortzailea
Modari aplikaturiko teknologiari buruzko tailer honen helburua elektronikako oinarrizko jakintzak eskaintzea da. Parte-hartzaileek zirkuitu bat eraikitzen ikasiko dute, material berriekin esperimentatuko dute eta elektronikaren diziplina ehunetan txertatzeak eskaintzen dituen sormen-aukerak arakatuko dituzte.
Paola Guimerans-ekin elkarlanean diseinatutako jarduera
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
135 '