Batxilergoa eta lanbide heziketa

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako jardueretan, gizarte eta kultura garaikideari buruzko azterketa eta hausnarketa egingo da, autonomia eta gaitasun kritikoa bultzatzeko.

CBM 05.2002 FOTO 1

Batxilergoa eta lanbide heziketa

BALENCIAGA ETA ARTEA

Cristóbal Balenciagaren sormenean gehien eragin zuten iturriak abiapuntutzat hartuta, janzkeraren eta artearen artean, kasu batzuetan, geratzen den elkarreragina eta harremana ezagutaraziko da. Getariako moda-sortzailearen sorkarien eta horien inspirazio-iturri izan zirenen bidez, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako egileen edo/eta korronte artistikoetako eta estetikoetako lanak ezagutaraziko dira.

Erakusketara bisita dinamizatua
75 '


 

Balenciaga y la técnica

Batxilergoa eta lanbide heziketa

BALENCIAGA ETA TEKNIKA

Cristóbal Balenciagaren maisutasun teknikoa izango da jardueraren ardatz nagusia eta hark bere obretan aplikatu zuen esperimentazioa eta bizi izan zuen bilakaera erakutsiko zaie ikasleei.
Ikusgai dauden janzkiak xehe analizatuko dira haien patroien kopiekin batera, hobeto uler eta bereganatu dezaten ikasleek zer-nolako berrikuntzak proposatu zituen Getariako jostunak.

Erakusketara bisita dinamizatua.
75 '

Batxilergoa eta lanbide heziketa

Balenciaga eta silueten iraultza

Cristóbal Balenciagak emakumeentzako jantzien historiari egin dakiokeen ekarpenik handienetako bat egin zuen: silueta berriak sortzea.
Ezarritako joerak hautsi zituzten lerro naturalak eta kurbatuak eta bolumen harrigarriak dituzten modeloak ezagutuko dituzte ikasleek.

Erakusketara bisita dinamizatua.
75'

Informazio gehiago
BX LH Balenciaga eta teknika-Balenciaga y la tecnica BC FP II

Batxilergoa eta lanbide heziketa

Balenciaga eta goi mailako jantzigintza: Slow Fashion

BERRIA

Goi-mailako jantzigintza, eskuz, material esklusiboak eta bikainak erabiliz egindako jantziak, galkorra ez den modaren adierazpide gorentzat har daiteke hasieratik. Horiek horrela, slow fashion edo moda geldoa gero eta indar handiagoa hartzen ari den honetan, bisita honek aurreko garaietakoak diren baina orainean ere indarrean dauden kontzeptuetara itzultzea proposatzen digu, modako urtaroaren araberako egungo kontsumo azkarraz eta masiboaz hausnartzeko.

Bisita dinamizatua erakusketara.
75'