Modaren etikarantz. Erronkak eta aurrerapausuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen programaren barnean, museoak Cristóbal Balenciaga Museoaren III. Uda Ikastaroa aurkeztu du, modako profesionalen gaitasun teknikoak areagotzeko urteko hitzordu garrantzitsu bihurtzeko asmoz.

Data: Uztailak 5.

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa 

Plaza mugatuak. Izena emateko epea irekita dago. 
Tarifa murriztuak Maitzaren 31ra arte. 

Izena ematea 

AURKEZPENA

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den einean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan.

Azken urteetan, modaren industriak bere politikak berrikusteari ekin dio, langileen lan baldintzei, ekoizpen prozesuen iraunkortasunari, ingurumenari nahiz animalien eskubideei dagokienez, sektore akademiko eta sozialek modari gero eta arreta handiagoa ematen diotela-eta, modari buruz gero eta analisi sakonagoak egin ohi direla-eta, eta, horrekin batera, kontsumitzaileak gero eta konpromiso handiagoa hartzen ari direla-eta. Era berean, kontzeptualizazio eta adierazpenarekin lotutako moda diseinu bektoreek, moda sistema berak errepikatu ditzaken arazoen inguruko eztabaida bultzatzen ari dira: hala nola sexuagatiko edo sexu joeragatiko, arrazagatiko, gorpuzkeragatiko, klaseagatiko eta adinagatiko diskriminazioa.

HELBURUAK

1. Modari buruzko gaur egungo ikuspegi eta politika etikoek biltzen dituzten arloak, faktoreak, subjektuak, gaiak eta ekoizpen, merkataritza, ingurumen eta sorkuntza prozesuak nahiz prozesu soziokulturalak testuinguruan kokatzea.

2. Gizarte garaikidearen izaera etikoko zalantzen eta eskarien bidez, modaren industrian, kontsumitzaileengan eta hauen arteko elkarreraginean sortzen ari diren paradigma berriak eta paradigma horiei atxikitako erronka, oztopo eta helburuak aztertzea.

3. Gizarteak eta gobernu erregulazioek eskatzen duten oinarri etikoko eraldaketa gauzatzeari begira, moda inguruko diseinu eta enpresa jardueren aldetik hartzen ari diren neurri zehatzen eta berrikuntzen berri ematea.

EDUKIAK ETA PROGRAMA

Ikastaroan, ikuspegi orokorretik aztertuko dira gaur egun modak etikarekin garatzen dituen topaketak eta honek gizartearekin eta ingurumenarekin dituen loturak.

Jardunaldi bakarrean egingo den ikastaro honen egitarauak hiru hitzaldi biltzen ditu, eta mahai inguru bat, hiru aditu ospetsuen eskutik -bi nazioarteko mailakoak eta estatu mailakoa bestea -. Oro har, eduki teorikoak landuko dira, eta, horrekin batera, gaiari loturiko gaur egungo kasu eta esperientzia adierazgarrien analisia egingo da.


 

Informazio gehiago: 

T. 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga.com
 

ANTOLATZAILEA

Balenciaga

ZUZENDARIA

Balenciaga

LAGUNTZAILEA

Balenciaga Balenciaga

PROGRAMA DESKARGATU

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.