Goi mailako joskintza teknikak

Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu. 

Formakuntza intentsibo praktikoak, gaitasun handiko profesionalen eskutik, museoan bertan egiten dira, eta Balenciagaren unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Eta, era berean, tresna digitalek online-prestakuntzarako eskaintzen dituzten formula berriak.

Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: jantzigintzako joskintza teknikak, fantasiazko joskintza eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Guztira, 200 bat orduko dedikazioarekin.

2024 EGUTEGIA

Goi mailako joskintza teknikak

Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa

 - 

Erdi-mailako formakuntza hau, fantasiazko ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, alboan eta ezker sorbaldan zabalik dagoen eta zetazko tafetazko oinarria duen parpailazko gorputza nola egin jorratuko da.

Informazio gehiago

Goi mailako joskintza teknikak

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa

 - 

Erdi-mailako formakuntza hau, jantzigintzako ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du ardatz.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, zuzeneko online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.

Informazio gehiago

Goi mailako joskintza teknikak

Goi joskintzako brodatua

 - 

Lunéville metodoa erabiliz eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetan hastapen-ikastaroa, Elisabeth Roulleau Gasbarre brodatzaile adituaren eskutik.

Informazio gehiago