Itxiera partziala

Erakusketa aldatzeko lanak direla-eta, apirilaren 6tik 25era (biak barne) museoa partzialki irekita egongo da, eta areto bakarrari egin ahal izango zaio bisita. Horrenbestez,  sarrera doakoa izango da 11:00etatik 18:30era bitartean.

Jostuna Getarian hil zen, 1972an, eta, harrezkero, zenbait enpresa talderen eskuetan egon zen Balenciaga etxea, harik eta Kering taldean sartu zen arte (talde horren parte da gaur egun). Gaur egungo modako garrantzi handiko irudiak aritu dira marka horretan sorkuntza zuzendari: Nicolas Ghesquière, Alexander Wang eta, gaur egun, Demna Gvasalia.

Bitarte honetan, enpresa frantsesak kontserbatu du Balenciagaren Parisko Goi Mailako Joskintza Etxea izan zeneko artxiboen parte handi bat, barne direla jantziak, toileak, argazkiak, zirriborroak eta filmazioak. Garrantzi handiko artxiboa da, ondarearen eta kulturaren ikuspegitik, eta, Ondarearen Europako Jardunaldietan, erakusketa propio bat egiten du enpresak, ondare hori gizarteratzeko; horrez gainera, lankide gisa parte hartzen du Balenciagari buruz itzal handiko beste erakunde batzuek egiten dizuten erakusketetan, Cristóbal Balenciaga Museoarenetan, esaterako.

Hamabi toile —oihalezko patroiak—, 60ko hamarkadako sorkuntzaren erakusgarriak, eta Tom Kublinek 1960 eta 1967 bitartean desfileei buruz egindako film sorta bat bildu dira areto honetan, eta artxibo garrantzitsu honen zati ez hain ezaguna errepresentatzen dute.