Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. Testuinguruak

Moda eta Ondarearen artean badago elkarrizketa paradoxiko bat.
Cristóbal Blaenciagaren kasuan, baina, bi horien arteko elkarrizketan bat egiten dute biek. 

2018an, Cristóbal Balenciaga Museoak serie kuratorial honi hasiera eman zion, Getariako jostunaren lanaren diskurtso kronologiko eta ebolutiboaren bidez, garai batean jantzi soil bat izandakoak gaur egun Museoaren bilduma bihurtzeko izan duen prozesua aztertzeko.

“Testuinguruak” erakusketak, emanaldi berri honetan, historia eta modaren leku amankomunak bilatzera garamatza: gortinaren atzeko espazioak, gauza oro egiten den lekua, "nola" egiten den"zer" egiten den baino lehen, eta goi-mailako jantzigintzaren "behinola" eta museologia-lanaren “orain” horien paralelismo formalak.

Edizio berri honetan, Moda eta Ondarea serie bihurtzen da. Work in progress delakoa da, Museoko bilduma bera bezala, non erakusketako diskurtsoa hazi egiten den, ikerketa berrien ekarpenak, material berriak eta eduki berriak txertatuta. Proposamen berria eta bizia da, zeina aurrera doan ezagutza-geruza berriekin eta teknologia berriek horiek aztertzeko ematen dituzten aukerekin.

Erakusketak sei areto betetzen ditu, Museoaren 1.000 m2 inguru, eta 80 jantzi-pieza ditu ikusgai, gehienak lehenago erakutsi gabeak. Askotariko jatorria dute: museoko bilduman sartutako pieza berriak, gordailuak eta maileguak, eta bilduma pribatuak.Teknologiak bere tokia du, oraingoan ere, erakusketa honetan; hain zuzen ere, digitalizatzearen bidez interaktibitatea errazten da, aukera emateko piezen xehetasunak (megapixelak) ikusteko, 360º-ko ikuspegia izateko, haien sortze-teknikoari buruzko infografiak behatzeko. 

Erakusketa-diskurtsoa eta lagun daukan pieza-aukeraketa Museoko Bilduma zuzendari Igor Uriak egin ditu; espazioaren kontzeptualizazioa eta diseinua, berriz, Museoko taldearen eta Judith Clark fashion curator ospetsuaren arteko elkarlanaren emaitza dira, betiere, serie honen hasierarekin abiarazitako lanaren jarraipen gisa.