Call for Papers Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra

2020ko urtarrilaren 21ean Cristóbal Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatuko dela-eta, Balenciaga Fundazioak eta Cristóbal Balenciaga Museoak Getariako Maisu apartaren omenezko hainbat ekitaldi antolatu nahi dituzte. Ekitaldi horien artean, Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra egitea planteatu da, museoan bertan, 2020ko urriaren 1ean eta 2an.

Biltzar akademikoa izango da, nazioarteko proiekzioa izango duena, eta jostunaren figurari eta legatuari buruzko lanak eta ikerketa proposamen berritzaile eta kalitatekoak aurkeztuko dira, haren hedadura osoa aintzat hartuta: pertsonala, enpresariala, sormenezkoa, teknikoa eta abar, baita Balenciaga aritu zeneko testuinguru biografiko, kultural eta lanekoak aztertuko dituzten ikerlanak ere.

Haren figuraren garrantzia kontuan hartuta, ongietorriak izango dira, modaren historiaren arlotik etorritako proposamenak ez ezik, beste ikerketa arlo batzuetatik etorritakoak ere, hala nola ekonomikoa, legezkoa, soziologikoa eta arteen mundukoa, zentzu zabalean. Nahitaez bete beharreko baldintza da proposamenak Balenciagari buruzkoak izatea.

CALL FOR PAPERS DESKARGATU