Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
GAU IREKIA
Erakusketak gauez bisitatzeko aukera emango du museoak, zuzeneko musikarekin, Arima Soul bandaren eskutik.
Moda zuzenean
-
Kutxa Kultur Moda programaren diseinatzaileetako bost museoan presente egongo dira abuztuan, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. “Moda zuzenean txokoa” izango da, eta ikusgarritasuna emango die hala programari nola programako egoiliarrei.
Informazio gehiago