Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

PAR121295 RGB_BAJA

Erakusketak

Moda eta Ondarea. Cristóbal

 - 

Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

Informazio gehiago

Agenda

Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra

 - 

2020ko urriaren 1etik - urriaren 2ra

2020 honetan goi-mailako joskintzako maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko, Cristóbal Balenciaga Museoak Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra aurkeztu du. Urriaren 1ean eta 2an egingo da, modu...

Henri_cartier_bresson
Niños de recurso II

Familientzako tailerrak

Shibori teknikaren artea

Tailer honetan, parte-hartzaileek Shibori metodo harrigarri bezain entretenigarriarekin esperimentatuko dute. Ehunak tindatzeko antzinako teknika bat da, japoniarra, diseinu paregabeak eta errepikaezinak sortzeko erabilia. Ehun eremu batzuk konprimatzean datza, esate baterako, oihala kiribilduz, lotuz edo tolestuz, horretarako, egur-blokeak, sokak, pintzak edo bestelako objektu batzuk erabilita. Ekin lanari!

Informazio gehiago