Getaria, formak eta zaporeak

Getariako altxorrak ezagutzeko proposamen ezin hobea aurkezten dizue Museoak. 

Getariako moda-sortzaileak egindako lan bikainak ezagutzeko Balenciaga Museoan bisita gidatua egin ondoren, historia eta gastronomia aberatseko herrixkaren ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu.

Esperientziaren barruan hauxe sartzen da: — Maisor Kantauriko kontserben egileari bisita — Cristóbal Balenciaga Museora bisita — Gaintza upategira bisita — Bertako produktuen dastatzea

Esperientziaren epealdia
Maiatzetik irailera, ostiral, larunbat eta igandeetan
Urritik abendura eta apirilean, larunbatetan. Goizez

Iraupena 3 ordu eta 30 minutu

Talde bakoitzeko Gutxienez 6 lagun eta gehienez 20 Gehienez bi gida kontrata daitezke aldi berean

Prezioa (Pertsona bakoitzeko) 39 euros (6-10 lagun) 33 euro (11-15 lagun) 30 euro (16-20 lagun)

Hizkuntzak Euskara, gaztelania, ingelesa

Informazio gehiagorako:

T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com