Josten duten eskuak

2014 urtetik, museoak “Josten duten eskuak” deituriko ikerketa ildo bat ireki du. Hona horren helburuak: Balenciagarentzat hainbat urtez lan egin zuten pertsonak identifikatzea eta horien ekarpena balioan jartzea, beren tailerretan erabiltzen zituzten lanbide teknikak gordetzea eta, aldi berean, maisuaren lankideen ikuspegitik, haren nortasunari buruzko datuak argitara ateratzea.

Ikerketa honetarako garrantzitsua da Etxearekin zerikusia zuten pertsonen lekukotasuna biltzea, dela zuzenki (berek egindakoak) edo zeharkakoak, haien familiartekoen aldetikoak. Lekukotasunak bidaltzeko helbidea: Aldamar Parkea 6 20808 Getaria -  info@fbalenciaga.com - 943 00 47 77  

Bilduma galdetegia deskargatu