URRIKO ETA AZAROKO IREKIERA BEREZIAK

Urriaren 9tik 12ra, eta urriaren 30etik azaroaren 1era, Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak, 11:00etatik 19:00etara.

Museoa era librean bisitatzeko aukeraz gain, plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu dira (15 bisitari eta gida), 13:00etan (gaztelaniaz), 16:15etan (euskaraz) eta 17:30etan (gaztelaniaz). Bisita hauetan parte-hartu ahal izango dute sarrera bat dagokion tarifa-gehigarriarekin erosten duten pertsonek.

Informazio gehiago 943 00 88 40 telefono zenbakian edo/eta info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidean.