Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna

Museoen Nazioarteko egunari begira, Cristóbal Balenciaga Museoak ate irekien jardunaldi bat eta jendeari irekitako hitzaldi bat planteatzen ditu.
JARDUNALDIA STREAMING BIDEZ JARRAITU (MAIATZAEN 18A 10:00-13:00)

Museoen Nazioarteko Egunari begira, Cristóbal Balenciaga Museoak jendeari irekitako hitzaldi bat planteatzen du. Hitzaldiaren xedea da museoek beren komunitateetan eragile aktibo gisa duten zereginari buruzko gogoeta egitea. Era berean, museoko esferen, komunitateen eta modaren artean gaur egun gertatzen ari diren elkarrekintzei buruzko ikuspegi orokorra ere eman nahi du, betiere, egungo zenbait esperientziaren azterketaren bitartez eta nazioarteko hiru hizlariren ikuspegietatik abiatuta.

EGITARAUA:

10:00 Museoko zuzendari Miren Vivesen sarrerakoa

10:10 Amy de la Haye Pasio baten jomugak: modaren, komunitatearen eta museoaren oinarriak

11:00 Igor Uria Cristóbal Balenciaga Museoaren Bilduma: Ondaretik sorkuntza berrira

11:45 Kaferako etenaldia

12:15 Judith Clark Elkarrizketak Museoarekin

13:00 Bisita “Cristóbal Balenciaga, Moda eta Ondarea. Testuinguruak” erakusketara
 

Museoarako sarrera doakoa izango da egun guztian

Jardunaldirako nahitaez eman behar da izena, eta leku-kopurua bete arte egongo da irekita.
Izena aurretiaz eman behar da: 943 008 840 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com

JARDUNALDIA STREAMING BIDEZ JARRAITU (MAIATZAREN 18A 10:00-13:00)

 

PROGRAMA DESKARGATU