GAU IREKIA

Erakusketak gauez bisitatzeko aukera emango du museoak, zuzeneko musikarekin.
 

Abuztuaren 4ean, Getariako Salbatore Deunaren jaiekin batera, erakusketak gauez ikusteko proposamena egingo du Museoak, Paul San Martin eta Makalaren zuzeneko
musikaz girotuta. Ekimen honen bidez, Museoa lengoaia artistiko askotarikoen topagune bihurtuko da, eta publikoari eraikinaren eta bildumen ohiz kanpoko ikuspegi bat eskainiko dio.

Sarrera doakoa izango da, 21:00etatik 00:00etara (azken sarrera, 23:15ean). 

Erakusketak dohainik bisitatu ahal izango dira. Taberna- eta denda-zerbitzuak egongo dira.

Paul San Martín
Paul San Martín donostiarra goi mailako tituluduna da Piano Jazzean. Agertokietan dabil 15 urte zituenetik eta gaur egun bluesaren piano-tradizioan murgilduta dago, Stride eta Boogie Woogie estiloetan, esaterako. 2011n, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik, bere lehen bakarkako lana kaleratu zuen: Tracks, pianoa eta ahotsa biltzen dituen disko bat. Haren eraginen artean, besteak beste, Alan Price, Jerry Lee Lewis, Roosevelt Sykes, Memphis Slim, Otis Spann, Sunnyland Slim, Dr John, Professor Longhair eta James Booker nabarmentzen dira.

Bere Stay Blues musika-taldearekin, hainbat blues jaialditan aritu zen eta bost urtez jarraian hartu zuen parte Donostiako Jazzaldian. Haren ibilbide luzean, garrantzi handiko zenbait artistarekin ere lan egin du: Nico Wayne Toussaint, Lluis Coloma, Mingo Balaguer, Ñaco Goñi, Slam Allen, Sax Gordon, Tia Carroll, Chris Ruest eta Billy Boy Arnold ospetsua, besteak beste.

2013an, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin batera berriz ere, Paul's Mood argitaratu zuen pianoan eta ahotsean, Bluesaren estilo ezberdinetan murgilduz. Artistaren azken albuma, A French Session (2019), Frantzian grabatu du nazioarteko zenbait musikarirekin.
www.paulsanmartin.com

DJ Makala
Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Makala izenaz ezagunagoa, Zarautzeko musikari eta remixer moldakor bat da, eta zenbait hamarkada daramatza Dj, irrati-esatari, musika- ekoizle eta musika-ekitaldien sustatzaile lanetan.

Bere izenpean zenbait disko eta binilo argitaratu ditu Novophonic, Metak, Lovemonk eta Elkar diskoetxe nazionaletan. Halaber, haren abesti eta remixak nazioarteko zigiluetan sartu dituzte, hauetan, besteak beste: UrbanWorld Records (Danimarka), Agogo Records (Alemania), Movimientos Records (Erresuma Batua), Freshly Squeezed Music (Erresuma Batua), Songlines Magazine (Erresuma Batua), Wagram Music (Frantzia) eta Nuevos Medios (Espainia).

1990eko hamarkadaren erdialdetik, Dj eta musikari gisa aritu da Euskadin, Espainiako hiri askotan eta nazioarteko hirietako hainbat areto eta klubetan; era berean, Europako zenbait jaialdi ospetsutan hartu du parte: Jazzaldia (Donostia), Sonar (Bartzelona), Glastonbury (Erresuma Batua), Wilderness (Erresuma Batua), Couvre Feu (Frantzia),Dranouter (Belgika), Popkomm (Alemania), Supernatural (Holanda) eta Womex (Finlandia) jaialdietan, besteak beste. Dj gisa egin dituen saio eklektikoetan agerian geratu da musika-genero ugari ezagutzen dituela, esaterako, afroa, punka, soula, diskoa, ska, hip hopa, latina, duba, cumbia, samba, housea eta jazza. Azken batean, munduko hainbat txokotako soinu eta erritmo sorta zabala jorratzen du, hala estilo klasikoa nola modernoa, dibertsioa eta dantza barra-barra.
www.djmakala.eus

Informazio gehiago:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40