Balenciaga eta Elkano: Getariako hiribilduan jaiotako bi pertsona ospetsuen ondarea

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Elkano Fundazioak Cristóbal Balenciagaren eta Juan Sebastian Elkanoren nahiz horien ondare kulturalaren berri izateko esperientzia aurkezten dute.

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa burutuko da.

Jostunari eskainitako zentrora eta Getariako alde zaharrera bisita gidatu bat eginez, bisitariei bi pertsonaia ospetsuen berri izateko zein herriaren ondare kulturala hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko zaie. Aurten, gainera, munduari eman zitzaion lehen itzuliaren bosgarren mendeurrena ospatzen da.

Prezioa: Dohainik

Ordutegia: Martxoak 30 11:30 euskaraz / 16:30 frantsesez Martxoak 31 11:30 gaztelaniaz

Aurreikusitako iraupena: 2 ordu.

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak:

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40