Amarilis Dueñas kontzertuan

Grezieratik dator “museo” hitza, eta, jatorrian, hauxe esan nahi zuen: “musen etxea”. Bada, ordea, musen espazioan askorik egon ez den musa bat: Aedea (edo Eutherpe), musikaren musa.

MUSAE programaren bitartez, estatuko museo-zentroetara eraman nahi da musika, eta horri tiraka antolatu dira Cristóbal Balenciaga museoan bost musika-kapsula, Amarelis Dueñas biolontxelo-jotzailearen eskutik. Helburua: bisitariari lagun egitea eta Cristóbal Balenciagaren bizitzari eta obrari buruzko edukiak hobeto ulertzen laguntzea.

Valladolidekoa da Amarilis Dueñas, hiru musika-tresna jotzen ditu, eta bakarlari aritzen da hirurekin (biolontxelo modernoa, biolontxelo barrokoa eta viola da gamba). 2014an eman zuen lehen bakarkako kontzertua. Hainbat sari jaso ditu nazioartean, eta hainbat kontzertu eskaini, besteak beste, Norvegian, Austrian eta Alemanian. Irakasle sonatuekin aritu da Dueñas, besteak beste, Jordi Savallekin, Peter Brunsekin eta Jaap Ter Lindenekin. Gaur egun, hainbat proiektutan ari da, hala nola, Ketil Haugsand eta YukoInoue musikariekin.

Eguna: Azaroak 5
Ordua: 12:00

Egitaraua

1. kapsula:

  • Biolontxelo bakarlarirako suitea: I. Preludio-Fantasia (G. Cassadó)
  • Hamar euskal melodia: “Religiosa” (J. Guridi; moldaketak: Amarilis)
  • Biolontxelo bakarlarirako VI. suitea: Preludio (J.S. Bach)

2. kapsula:

  • Hamar euskal melodia: “Ala Baita” (J. Guridi; moldaketak: Amarilis)
  • Hamar euskal melodia: “Zorabiatua naiz” (J. Guridi; moldaketak: Amarilis)
  • Errenazimentuko inprobisazioak: 1. dantza, Ren (Amarilis)
  • Biolontxelo bakarlarirako VI. suitea: Courante (J.S. Bach)

3. kapsula:

  • Hamar euskal melodia: “Artiz Adarrean” (J. Guridi; moldaketak: Amarilis)
  • Biolontxelo bakarlarirako I. suitea: Allemande (J.S. Bach)
  • Biolontxelo bakarlarirako I. suitea: Courante (J.S. Bach)

4. kapsula:

  • Dantza ingelesa (Anonimoa, XVI. mendea)
  • Errenazimentuko inprobisazioak: 2. dantza, Ren (Amarilis)
  • Biolontxelo bakarlarirako III. suitea: Sarabanda (J.S. Bach)

5. kapsula:

  • Hamar euskal melodia: “Alabatua” (J. Guridi; moldaketak: Amarilis)
  • Biolontxelo bakarlarirako VI. suitea: Sarabanda (J.S. Bach)
  • Biolontxelo bakarlarirako suitea: Finale (G. Cassadó)



Informazio gehiago: 

Tel.: 943 00 88 40

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com