Dohaintza emaileak eta ongileak

Cristóbal Balenciaga Museoak barne hartzen duen funts bilduma, gehienbat jostunarekin loturiko pertsonen eta haien familien elkarlanari esker osatu da eta Cristóbal Balenciagak utzi zigun ondare materialaren erakusgarri garrantzitsua dugu.

Billduma osatzen duten funtsak Museoko Kontserbazio eta Leheneratze departamentuak ezarritako irizpide eta protokolo zorrotzen arabera erabili, tratatu eta biltegiratzen dira. Departamentu horrek gauzatzen duen ikerketa jarduera bizia bertako bilduman zainduriko Balenciagaren sortze lanen azterketa eta dokumentazio zehatzean oinarriturik dago, baita Getariako jostunaren jardunbide pertsonal eta profesionalaren ezagutza sakontzean ere.

Gure dohaintza-emaileei, mailegatzaileei eta ongileei esker, museoaren bilduma hazten ari da hedaduraz eta kalitatez. Ondare honek Cristóbal Balenciaga jostunaren pertsonaiak eta obrak modaren eta, oro har, arte sorkuntzaren munduan izan duten garrantzia ezagutarazi, zabaldu eta indartzeko bidea ematen du.

KONTAKTOA Dohaintza emaileak eta ongileak 
info@fbalenciaga.com 
943 00 47 77