Euskal emakumezkoen burukoak

Pieza apaigarria:  "Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak heri-jantziari" aldi baterako erakusketan ikusgai

1954an, Euskal Astea zela eta, XV., XVI. eta XVII. mendeetako euskal emakumeen jantzien erakusketa bat jarri zen San Telmo Museoan. Gonzalo Manso de Zúñiga zuzendari jaunaren zuzendaritzapean egin zen erakusketa, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak eman baitzion ardura hori.

Erakusketarekin batera, argitalpen bat ere egin zen. Bertan jasotako bere ikerketan, balio handia eman zien Manso de Zúñigak Christoph Weiditz alemaniarrak 1530 inguruan Espainiara egin zuen bidaian egindako grabatuei nahiz Francisco de Mendietaren lan piktorikoari. Weiditzen 119. grabatuan –«Así hilan en Vizcaya en la calle y en casa» legenda du– irudikatuta dagoen burukoa, 1607ko Boda de Hidalgos en Begoña mihisean dauden eta Bolibarko, Oñatiko eta Arrasateko emakumeenak diren 20. eta 24. burukoen hurbilekotzat jo daiteke.

Grabatu horien kopiak eta Gipuzkoako Diputaziora egindako bisitaren bat –koadroaren jabea– izango ziren 1952an María Ozcariz kapelagintzako buruak eta Antonio Díaz de Antoñana dekoratzaileak EISAren tailerretan emakumeen burukoen eta bustoen hamabi kopiak egiteko izandako erreferentziak.

Euskal emakumezkoen burukoak, XVII. mendekoak. Kotoi zurian eginda daude, saskigintza-egituran, buztin polikromatuzko bustoetan, eta artilezko gorputzarekin apainduta.  1952an EISAren tailerretan (Donostiako Askatasunaren hiribideko 2 zenbakian) egindako erreprodukzioa.  E-003518  E-003517 SAN TELMO MUSEOA. DONOSTIA KULTURA

Liburuxka deskargatu

E-003517b

Pieza nabarmena

Artile laranjazko krespoiz egindako eguneko soinekoa

Pieza apaigarria:  "Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak heri-jantziari" aldi baterako erakusketan ikusgai

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Champagne at Balenciaga

“Champagne at Balenciaga”. Izenburu hori aukeratu zuen VOGUE aldizkariak 1955eko martxoan estatubatuarrei silueta berria aurkezteko. 

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Dantza-soinekoa, ziape, hondar eta marroi ilun koloreko georgette krepez egina.

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

EISA

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Estilo frantseseko aulkia

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Fabiola de Mora

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Kotoizko retorrean egindako patroia

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Neska-jantzia

Pieza apaigarria:  "Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak heri-jantziari" aldi baterako erakusketan ikusgai

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

PARPAILATAN EGINIKO CHEMISE SOINEKOA

1957an, bilduma berriaren aurkezpenean, prentsako kazetari bizkorrenek soilik miretsi zuten Balenciagaren mugarri berria: parpailatan eginiko chemise soinekoa.

Dokumentua behera kargatu

Pieza nabarmena

Tunika zuzena, gerrikoarekin, Abraham etxeko krepe zuriz egina

Dokumentua behera kargatu