Ikastaroak eta klase magistralak

 Profesionalei zuzenduriko ekimenek profil espezializatuari dagozkion  ezagupen, trebetasun eta esperientzietan sakontzen laguntzea dute helburu.

Museoak markaturiko gai eta ikerketa lerroen inguru egituraturik daude ikastaroak, eta ondoko xedea dute: modaren testuinguruan elkarrekin diharduten lanbideekin loturiko ezagupen teknikoak jakinaraztea eta publiko espezializatuaren interes eta premiei erantzuten saiatzea. Eskola magistralak, bestalde, era honetara definitzen dira: arrakastadun profesionalek ezagupen eta esperientzia pertsonalez burutzen dituzten jakinarazpen teoriko-praktikoak (erakustaldiak), eta negozio garapenean edota goraka ari diren profesionalen laguntzan espezializaturiko publiko bati zuzendurik daude.

Ikastaroak eta klase magistralak

“BERRERAIKITZE TRANSFORMAZIONALA” METODOAREN SARRERA-IKASTAROA

Ikastaroaren bitartez, parte-hartzaileak “Berreraikitze transformazionala” izeneko patroigintza-sisteman barneratuko dira. 

Informazio gehiago

Ikastaroak eta klase magistralak

Nola sortu modako marka bat?

 - 

Ikastaro hau Toby Meadows aholkulari eta enpresariak emango du. Modaren arloko ekintzaileei moda-negozio baten jabe izateko bidaian laguntzeko prestatu da ikastaroa. 

Informazio gehiago