Saretak

Cristóbal Balenciagak hainbat txoko eskaintzen dizkio gorputzari, mugimendu betean dela ere, bere lekua izan dezan. Moda-sortzailearen jantzien formek eta bolumenek niaren eta guaren arteko espazio bizigarri bat sortzen dute.

Tailer honetako parte-hartzaileek janztearen espazio berri bat sortuko dute, forma kaleidoskopikoz betea, parpaila eta haren transparentzia-jokoa imitatuz.

Data: Azaroaren 19a

Ordutegia: 11:00-13:30

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan.

Prezioa: 5 € umeek eta 7 € helduek.

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.

Tailer honetako parte-hartzaileek janztearen espazio berri bat sortuko dute, forma kaleidoskopikoz betea, saretak eta haren transparentzia-jokoa imitatuz.

 

Irakaslea: MAUSHAUS.

Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushaus-ek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute.

 www.maushaus.info

Informazioa eta erreserbak:

T. 943 00 88 40

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

Izena emateko epea tailerraren aurreko egunera arte egongo da zabalik (azaroaren 17a). Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta data aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa jasotzeko aukera izango dute.

Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez jakinarazi lagun-zenbakia deskontua aplikatu ahal izateko. 

 

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.