DIY tailerrak

Tailerrak hainbat ehungintza teknikaren hastapenei buruzko proposamen guztiz praktikoak dira eta Museoaren edukira hurbildu eta hura ulertzeko bestelako metodo bat faboratzea dute helburu.

Talde txikitan gauzatzen diren jarduerak eta metodologikoki egokituriko ariketak dira, mundu guztiarentzat ulergarri, eta horietan parte hartzen dutenek sortu eta esperimentatzeko aukera dute.

DIY tailerrak

ESTANPATU DIGITALAK DISEINATZEKO LEHEN URRATSAK

Tailer teoriko-praktiko honek patter designerako lehen urratsak proposatzen ditu. Alderdi teorikoak estanpatu digitalen teknika eta teknika horren diseinurako aplikazioak erakutsiko ditu, baita egungo tresna digitalek eskaintzen dituzten aukerak ere. Alderdi praktikoak zenbait estanpatu-diseinu edo -patroi sortzea izango du helburu.

Informazio gehiago