PREMIA BEREZIAK

Museoak, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, bisita-programa bat prestatu du, beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek osatutako taldeak museoan sartu eta gizarteratzea errazteko xedearekin. 

Proposamen inklusibo eta plural hauen helburua da museoaren eta gizarte-talde heterogeneoen ezaugarri eta eskakizunen arteko oztopoak desagerraraztea, museoak gordetzen duen ezagutza hurbildu, aprobetxatu eta gozatzeko aukera emanez.

Dohainik. Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea. 

Erreserbak: 943 00 88 40 -  didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
Taldeko kopurua, gehienez: 15 pertsona.
Bisitak programa iragartzen den egunean bertan hitzartu ahal izango dira, urtarrilaren 28ra arte (egun hori barne). Museoaren ordutegia, udazken-neguan (azarotik urtarrilera), 10:00etatik 15:00etara da.

Kutxa Fundazioa

Liburuxka deskargatu