Irazkia eta bilbea

Ehunak ulertzea eta etengabe arakatzea funtsezkoa da Balenciagaren obran. Jarduera honek hurbilketa bat proposatuko du ehun-gaira

Ehunak ulertzea eta etengabe arakatzea funtsezkoa da Balenciagaren obran. Jarduera honek hurbilketa bat proposatuko du, zoom eran, ehun-gaira, begizta-lanen bitartez sorkuntzak eratuz. Parte-hartzaileek jantziak sortuko dituzte, irazkiak eta bilbeak lotuz, ehuntze-prozesu bat balitz legez.

Data: Irailaren 23a.

Ordutegia: 11:00-13:00.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Ele bitan (euskara/gaztelania).

Prezioa: 5 € umeek eta 7 € helduek.

Irakaslea: MAUSHAUS.

Maushaus hezkuntza artistiko-teknikoko proiektu bat da, eta umeei eta gazteei zuzendutako artearen eta arkitekturaren gaineko eduki pedagogikoak sortzen ditu. Ideien laborategi horrek hiriko arkitekturarekiko eta lengoaiarekiko loturak sortzen ditu, osagaiak aztertuz. Askotariko ekimenen bitartez, Maushausek espazioarekiko jakin-mina piztu nahi du ume eta gazteengan. Hala, inguru arkitektonikoa bizitzaren eszenatokitzat hartzea nahi dute.

www.maushaus.info

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.

Informazioa eta erreserbak:

@. didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea tailerraren aurreko ostiralera arte egongo da zabalik (irailaren 21a). Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta eguna aldatzeko edo, hala dagokionean, ordaindutakoa berriro jasotzeko aukera izango dute.

Tailerraren prezioaren barne dago museoaren sarrera. Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.