PREMIA BEREZIAK

Museoak, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, bisita-programa bat prestatu du, beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek osatutako taldeak museoan sartu eta gizarteratzea errazteko xedearekin. 

Ahalik eta kolektibo kopuru handienari eta, bereziki, dinamika espezifikoak behar dituztelako, Museoaren proposamenetan parte hartzea zailagoa duten pertsonei erantzuteko asmoz Museoa eta bertako edukia pertsona horientzat irisgarriagoa bihurtzeko xedez, Museoak honako bisita motak proposatzen ditu.

Ikusmen muga funtzionala duten pertsonak 
Iraupena: 75 ´

Emandako informazioa eta bisitetan erabilitako lengoaia ikusmeneko mugak dituzten pertsonei egokitzeaz gain, ukimenaren hurbilketa bat egingo da ibilbide gidatua
osatzeko, ikusgai dauden obren antzeko erreprodukziomultzo baten bitartez, Cristóbal Balenciagak erabilitako forma-proposamen berritzaileak ulertu ahal izateko.
 

Entzumenean muga funtzionala duten pertsonak 
Iraupena: 75´

Pertsona gorrentzat pentsatutako lagundutako ibilbide honetan, gidariak zeinu-hizkuntza bidez emango ditu azalpenak.

Muga psikiko eta intelektualak dituzten pertsonak
Iraupena: 150´

Bisiten eta tailerraren asmoa da zentzumenezko hurbilketa egokitua egitea; muga psikiko eta intelektualak dituzten pertsonentzako eta eurekin batera lan egiten duten
profesionalentzako tresna erabilgarriak izan daitezen lortu nahi da. Modu horretan, Museoak eta bertako edukiak euren lanari aplikagarriagoak zaizkien tresnak
izateko duten gaitasuna nabarmentzen da. Erakusketan zehar komentatutako ibilbidea osatzeko, tailer praktiko bat antolatuko da: parte-hartzaileen sentsibilitatea eta
adierazpen-gaitasuna sustatzea izango du helburu. 

Mugikortazun murrizko pertsonak - Bisita Museora eta bainu egokitua Malkorbe hondartzan 
Iraupena: 3-4 ordu 
Datak: Uztaila, Abuztua, Iraila (lehen hamabostaldia)

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plan aparta aurkeztu dute. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza-lan bikainak ikusteko eta herriko ondare kultural eta natural aberatsaren berri izateko.

Informazio gehiagorako 

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Kutxa Fundazioa

BAINU EGOKITUA - PROGRAMA JARDUERA IRISGARRIAK - LIBURUXKA