Fundazioa

Cristóbal Balenciaga Fundazioa sektore publikoko erakundea da, 1999ko urriaren 7an eratua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan 2000ko azaroaren 27an inskribatua. Estatu Espainola –Kultura Ministerioaren bidez–, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Getariako Udala daude Fundazioan.

Fundazioaren xedea da Cristóbal Balenciaga Eizaguirre jostunaren figurak eta obrak modaren eta goi-mailako joskintzaren munduan, bereziki, eta sorkuntza artistikoan, oro har, izandako garrantzia sustatu, zabaldu eta indartzea.

Xede hori gauzatzeko daukan bide nagusia Cristóbal Balenciaga Museoa da; bertan, hain zuzen, egilearekin eta haren garaiarekin lotutako jantzi- eta agiri-funtsak gordetzen, zaintzen, dokumentatzen, ikertzen eta ezagutarazten dira.

Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 11n ireki zen publikoarentzat, Getarian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Museoen Erregistroan inskribaturik dago. Museoaren eraikina Berroeta Aldamar S.L. Sozietate Publikoaren jabetzakoa da. 

LEGEDI APLIKAGARRIA

Fundazioa bere estatutuen bidez arauturik dago –azken aldiz 2012ko otsailaren 9an aldatu ziren–, bai eta aplikatzekoak zaizkion lege-mailako xedapenen bidez ere, azken horien artean daudela, besteak beste, 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa, 7/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa eta 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Aurrekontuei eta kontabilitateari dagokienez, aplikatzen zaizkion arauak honakoak dira: Aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, eta 1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Kontabilitate Plan Orokorra irabazi asmorik erakundeetarako egokitzekoa. Bestalde, administrazio-kontratazioaren aldetik, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginari jarraitzen dio (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), egiten diren kontratuetarako botere esleitzaileei eta beraien kontratazioko barne-jarraibideei aplikagarria zaienari dagokionez.

 

FUNDAZIOKO ESTATUTOAK

Fundazioa

patronatua

Patronatua Cristóbal Balenciaga Fundazioko zuzendaritza-organo gorena da

Informazio gehiago

Fundazioa

Lantaldea

Fundazioko lantaldeak museoaren fundazio-xedea betetzeko eramaten ditu aurrera bere eginkizunak. 

Informazio gehiago

Fundazioa

Datu ekonomikoak

Fundazioaren datu ekonomikoak eskuragarri daude kontsultarako.
Informazio gehiagorako: info@cristobalbalenciagamuseoa.com - 943 00 88 40 

Informazio gehiago

Fundazioa

kontratuak

Kontsultatu Fundazioak izenpeturiko kontratuak eta hitzarmenak. 

 

Informazio gehiago

Fundazioa

Jarduera

Eskuragarri daude jada Cristóbal Balenciaga Museoaren urteko jardueren memoriak, nahi duen orok kontsulta ditzan. 
Informazio gehiagorako: info@cristobalbalenciagamuseoa.com  - 943 00 88 40 

Informazio gehiago