Ingurunea

Getaria es un pequeño y bonito municipio costero de gran atractivo turístico.

2.628 biztanle-ko kostako herri txiki eta polita da, erakargarritasun turistiko handikoa. Probintziako hiriburua den Donostiatik 29 kilometrora dago, Urola Kostako eskualde gipuzkoarrean. Eskualde berean daude Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia. Ingurune horretan higatutako labar ikusgarriak daude, flysch esaten zaion fenomeno geologikoa osatzen dutenak.

Getaria arrantzaleen, itsasgizonen eta nabigatzaile handien sorleku izan da betidanik, lehenengoz munduari bira eman zion Juan Sebastian Elkano kasu. Herriaren ondare historikoa esanguratsua da. Era berean, ingurune naturala ikusgarria da, baserri-auzoak Kantauri itsasora begira dauden balkoi paregabeak baitira. 

Deskubritu Cristóbal Balenciagaren ondarea bere jaioterrian. Goi-mailako joskintzako maisuari eskainitako museoak haren sorkari onenak erakusten ditu, paisaiagatik eta gastronomiagatik ezaguna den Getaria herrian.

 

Informazio gehiago

http://www.getaria.net/ 
http://www.turismoa.euskadi.net/

PARKING

Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik.
Bisitariek museoaren inguruetan aprakatu dezakete:
Getariako portua. Aparkalekuak ordainpekoak dira udan.
Sahatsaga Kaleako aparkalekua. Nola iritsi: N-634, GI3391, Erruera kalea eta Sahatsaga kalea.

TURISMO BULEGOA

Aldamar parkea 2 20808 GETARIA, Gipuzkoa
T. : (+34) 943 14 09 57
E. info@getariaturismo.eus

KIROL PORTUA

Euskadiko Kirol Portua
T.:+34 943 89 61 29
E.: getaria@ekpsa.com