ikerketa

xxx

Bilduma Sailak ikerkuntza-lan trinkoa egiten du, bilduman zaintzen dituen Balenciagaren sorkuntza-lanak ondo aztertuz eta dokumentatuz, eta, era berean, Getariako jostunaren ibilbide pertsonala eta profesionala sakonago ezagutuz.

Gero, lan hori erakusketen eta argitalpenen bidez ezagutarazten da.

Horrez gain, kanpoko ikertzaile, akademiko eta modako sortzaileei harrera egin, eta lankidetzan aritzen da haiekin.

 

ikerketa

Josten duten eskuak

2014 urtetik, museoak “Josten duten eskuak” deituriko ikerketa ildo bat ireki du. Hona horren helburuak: Balenciagarentzat hainbat urtez lan egin zuten pertsonak identifikatzea eta horien ekarpena balioan jartzea, beren tailerretan erabiltzen zituzten lanbide teknikak gordetzea eta, aldi berean, maisuaren lankideen ikuspegitik, haren nortasunari buruzko datuak argitara ateratzea.

Informazio gehiago