Bildumak

Cristóbal Balenciaga Museoan dagoen funtsen bilduma jostunari eta haren familiari lotutako pertsonen lankidetzaren emaitza da neurri batean, eta Cristóbal Balenciagak utzi zizkigun ondare materialaren eta immaterialaren erakusgarri garrantzitsua da.

Tipologien arabera, bildumek hau hartzen dute barnean:

Balenciaga jantziak (1912-1971)

Cristóbal Balenciagak diseinatu, eta gehienbat Paris, Donostia, Madril eta Bartzelonako etxeetan ekoitzitako jantzien bilduma bat dago museoan. Hauek nabarmentzen dira:

Eusko Jaurlaritzaren bilduma

Rachel L Mellon bilduma

Balenciaga osagarriak (1940-1968)

Zapiak, bitxiak, eskularruak, galtzerdiak, lurrinak eta buruzapiak, BALENCIAGA markaren izenarekin salduak, Balenciagak proposatutako look-a osatzeko. Buruzapiak baizik ez zituzten barruan ekoizten, etxeko tailerretan.

Cristóbal Balenciagaren dokumentazioa eta objektu pertsonalak (1899-1972)

Cristóbal Balenciagaren argazkiak, gutunak eta objektuak daude bilduma honetan.

EISA eta Balenciaga etxeen laneko dokumentuak

Fakturak, gonbidapenak, salmentako liburuak, etab.

             Balenciaga patroiak eta lanabesak.

Moda historikoko aldizkariak

Pedro Esteban eta Hubert de Givenchy funtsak nabarmentzen dira.

Study Collection

            Ikerketa eta azterketak errazago egiteko prestatutako ikus-entzunezko materiala eta kopia fisikoak.

Balenciaga etxeko langileen lekukotzen bilduma immateriala

Bildumak osatzen dituzten funtsak erregistratu, katalogatu, manipulatu, tratatu eta biltegiratu egiten dira, Museoaren Kontserbazio eta Zaharberritze Sailak finkatutako irizpide eta protokolo zorrotzak betez.

Museoaren online katalogorako sarbidea: 

https://apps.euskadi.eus/emsime/coleccion-online/museo-cristobal-balenciaga/museo-93