Gau irekia

Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketa gauez bisitatzea proposatzen du zuzeneko musikaz lagunduta. 

Abuztuaren 3an, Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketak gauez bisitatzea proposatzen du, TRIZAK hirukotearen zuzeneko musikaz lagunduta. Ekimen honen bitartez, hainbat lengoaia eta diziplina artistikok bat egingo dute museoan, eta bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatu ahal izango dute eraikinaz eta bertako bildumez.

TRIZAK

Jon Piris (kontrabaxua), Julen Izarra (saxoa), Hasier Oleaga (bateria)

TRIZAK hirukoteak erabateko jazz musika ekarriko digu. Ezohikoa den hirukote baten proiektu berria da. Musikari beteranoak dira saxoa, kontrabaxua eta bateria, jazzean zein beste estilo batzuetan hezitakoak, eta euren oinarria bat-bateko musika da. Proiektuaren asmoa da topagune bat izatea, kideek konposatutako musika interpretatzeko, musika guztiz instrumentalaren esparruan. Eta, bat-batekotasunaren bide ezezagun eta zirraragarrietan, konposizioak horien abiapuntua baino ez dira.

http://www.errabaljazz.com/errabal/eu/diskoa/trizak/

Sarrera doakoa izango da 21:00etatik 00:00etara.

Kafetegia irekita egongo da.

 

Informazio gehiagorako:

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40